Bilduma

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenbide bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun, diesel eta elektrikoak diren lokomotorak, automotoreak eta bagoi mota desberdinak.

Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoa izandakoaren bitartez. Instalazio hau 1925ean inauguratu zen bezala dago, txirrika, uhal eta lokaztu sistema konplexu baten bidez 16 makina funtzionarazten dituen antzinako motor elektriko batekin.

Antzinako eraldatze elektrikoko zentralaren instalazio harrigarriak, jatorrizko zuzentze ekipoekin, merkurioko lurrunaren bidez, duela mende bateko teknologia modernoena islatzen dute.

Azpeitiako antzinako geltokiko eraikuntza zentralaren lehenengo solairuan XIX. mende bukaeratik AVEraino trenetan erabilitako uniformeen salbuespenezko erakusketa dago. Bigarren solairuan mundu osoko erloju bilduma hoberenetakoa dago eta denboran benetako bidaian zehar eramango gaituena.

 

 

Bisita birtuala 360º, hemen

Argazki erakusketa: ‘Mugikortasun elektrikoak 130 urte Euskadin’
Historikoki, Euskadi mugikortasun elektrikoaren arloan liderra izan da penintsula osoan. 130 urteko ibilbidearen ondoren, interesgarria da atzera begiratzea eta Euskadiko mugikortasun elektrikoaren historia aberatsa aztertzea. Horretarako, Museoko kotxe-tokietan banatutako 16 panel jarriko dira ikusgai erakusketan, eta abentura teknologiko honen protagonista izan diren zenbait ibilgailu ere ikusi ahal izango dira. Bestetik, trakzio-azpizentralaren ondoko eraikinean, Urolako trenak 1925etik erabiltzen zituen trakzio-energia transformatzeko eta artezteko sistema konplexuak ikusteko aukera izango dute bisitariek.