Burdinbidearen Euskal Museoak "Museoen Nazioarteko Eguna" ospatuko du igandean, maiatzak 18, lurrunezko trenaren zirkulazio bereziarekin eta hainbat erakustaldirekin.

Ospakizun egunean, aurten ere, protagonistak tren historikoak izango dira. 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean zirkulazio berezia egongo da museoaren eta Lasaoko geltokiaren artean. Lehenengoa Compañía de Ferrocarriles Vasco-Asturianaren Alsthom 1004 diesel treneko tren-makinarekin egingo da, Tarbesen 1965ean eraikia.…

Apirilaren 26an, larunbata, Macinhata do Vougako (Portugal) ordezkaritza batek, presidentea, idazkaria eta diruzaina buru zituela, Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatu zuen. Bertan, lurrun-trenean bidaiatzeaz gain, instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten Juanjo Olaizola zuzendariaren eskutik.

Macinhata do Vougan trenbide-museo bat dago Portugalgo trenbide estuko linea bakarrean (Aveiro, Sernada do Vouga, Espinho), eta bertan tren historikoen zerbitzu batzuk ere egiten…

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak jardueren eskaintzara “EGUN BATEZ SUGINA” ekimena sartu du aurten ere. Igandero Azpeitia eta Lasao artean dagoen zerbitzuaren lurrunezko tren-makina baten kabinan bidaiatzeko aukera eskainiko da.

Joan-etorriko bidaia osoa da, tren-makina martxan jartzeko behar diren prestakuntza guztiak gertutik ikusi ahal izateko. Une oro segurtasuna bermatzeko behar den prestakuntza eta ekipamendua jasoko da. 50 euroko prezioa duen…

Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan astebururo. Lurrun-trenaren denboraldi erregularraren barruan sartzen dira zerbitzu horiek. Azarora arte larunbatero eta igandero izango dira irteerak.

Lurrun-trenak honako ordu hauetan irtengo dira museotik (Azpeitia) Lasaora: 

•    Larunbatak: 12:00etan eta 17:30ean.
•    Igandeak: 12:00etan.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren…

- Ekimena turismo industrialean oinarritu da, esperientzia murgiltzailea bihurtuz
 
Euskadiko turismo-atariak errealitate birtualeko proiektu bat jarri du abian, euskal ondare industrialaren hiru ikono mundu osoko bisitariei hurbiltzeko. Erreminta berri horrek teknologia eta kultura uztartzen ditu esperientzia aparta eta murgiltzailea eskaintzeko.

Aukeratu diren hiru baliabideak dira 2 anchor points, hau da, ERIH – Ondare Industrialaren Europako Sareak interes bereziko…