Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren abuztuan zehar 49 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu: 15 lurrunezko trakziokoak eta 34 diesel.

Lurrunezko trenek larunbat, igande eta jaiegun guztietan zirkulatuko dute, honako irteera ordutegiarekin:

•    Larunbatak: 12:30ean eta 18:00etan.
•    Igandeak eta jaiegunak: 12:30ean.

Horrez gain, abuztuko lanegunetan diesel trakzioko tren zerbitzua eskainiko da. Irteerak, asteartetik…

Igandean, irailaren 1ean, Museoko neguko ordutegia indarrean sartzen da. Ordutegia honako hau izango da:

•    Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.
•    Larunbatak: 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
•    Igandeak eta jaiegunak (astelehena izan ezik): 10:30etatik 14:00etara.

euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoko 25. Urtemuga dela eta,  haur marrazki lehiaketa antolatu da. Bertan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Bisita egin ondoren, museoari, lurrunezko trenari edo bildumei buruz egindako marrazki bat egin beharko dute.

Jasotako marrazki guztien artean, Euskotreneko, Burdinbidearen Euskal Museoko eta Museoko Lagunen Elkartearen ordezkaritzarekin osatutako epaimahaiak, irabazleak aukeratuko ditu. Epaimahaiaren erabakia…

Aurreko urteetan bezala, Aste Santuak Burdinbidearen Euskal Museoan tren historikoen denboraldiaren hasiera markatzen du.  Astebururo azaroaren 3ra arte, lurrun trenaren 3 zirkulazio eskainiko dira eta horrek Azpeitiako museoaren egoitzatik Lasaoko geltokiraino ibilbidea osatuko du. Irteerak honako hauek izango dira: 
 
Larunbatak: 12:30ean eta 18:00etan
Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik), 12:30ean.
 


 

Burdinbidearen Euskal Museoak aste santuan lurrun treneko zerbitzu bereziak eskainiko ditu. Egunero ibiliko da –apirilaren 18tik 22ra (biak barne)-  12:00etan eta 17:00etan.

Museoaren ordutegia ere jai egunetara egokituko da 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.