- Ekimena turismo industrialean oinarritu da, esperientzia murgiltzailea bihurtuz
 
Euskadiko turismo-atariak errealitate birtualeko proiektu bat jarri du abian, euskal ondare industrialaren hiru ikono mundu osoko bisitariei hurbiltzeko. Erreminta berri horrek teknologia eta kultura uztartzen ditu esperientzia aparta eta murgiltzailea eskaintzeko.

Aukeratu diren hiru baliabideak dira 2 anchor points, hau da, ERIH – Ondare Industrialaren Europako Sareak interes bereziko…

Azpeitian (Gipuzkoa) instalazioen Gabonetako ohiko itxiera-aldia amaitu ondoren, Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak urtarrilaren 7an ekin zion berriz ere bere jarduerari.

2024 ekitaldian, Burdinbidearen Euskal Museoa 300 egunez egon zen zabalik, eta 26.175 bisitari izan zituen (25.361 aurreko ekitaldian). Gainera, Azpeitiko (Gipuzkoa) museoak Urolako haraneko lurrun-trenaren ustiapena kudeatzen du 1998tik, Burdinbidearen Euskal Museoaren Lagunen Elkartearekin lankidetzan.…

Eusko Jaurlaritzaren Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, larunbat honetan, urriak 5, bere 30. urteurrena ospatuko du egun berezi batekin. Jardunaldi horretan, instalazioetan gordetzen duen ondarea ezagutarazteko hainbat jarduera aurreikusten dira. 

Horrela, egun osoan zehar, Museoa eta Lasaoko geltokia banatzen dituen trenbidearen 4,5 kilometroak egiten dituen trenaren irteera bereziak egongo dira. Horretarako prest jarri diren ‘Zugastieta’, ‘…

Eusko Jaurlaritzaren sozietate publiko Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak 49 tren historiko jarriko ditu abian abuztuan: 34 diesel eta 15 lurrin-tren. Tren horiek Azpeitiko Museoaren eta Lasaoren artean ibiliko dira.

Diesel-trakzioko trenen zerbitzua asteartetik ostiralera (lanegunak) eskainiko da, eta museotik irtengo dira 12:00etan eta 17:30ean. Bestalde, lurrin-trenak larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan ibiliko dira. Larunbatetan, 12:00etan eta 17:30ean aterako dira.…

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailaren mendeko Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen sei zirkulazio berezi jarriko ditu martxan datozen egunetan (abenduak 6, 7, eta 8). Azpeitiko museoaren eta Lasaoko geltokiaren arteko ohiko ibilbidea egingo duten trenen irteerak ordutegi honetan egingo dira:

•    Ostirala, abenduak 6: 12:00etan
•    Larunbata, abenduak 7: 12:00etan eta 17:00etan
•    Igandea, abenduak 8: 11.00, 12:00 eta 13.00etan

Tren…