Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, asteburuan hiru lurrun tren jarriko ditu martxan (irailak 2 eta 3)). Diesel trakziozko tren historikoen denboraldia bukatzear dago eta ostiralean, irailak 1, azkeneko irteerak burutuko dira. Larunbatetan eta igandetan lurrun-trenean bidaiatzeko aukera mantenduko da azaroaren 1era arte.


Asteburuetako lurrun-trenaren ordutegia ondorengoa da: 
•    Larunbata, irailak 2: 12:00etan eta 17:…

Burdinbidearen Euskal Museoak erakusketa bat antolatu du gerra zibilean eta frankismoan zehar eskulana egiteko esklabu gisa erabili ziren bortxazko lanen biktimen omenez. Erakusketa iraunkorra izango da, eta agerian uzten du nola 1937an hasita, eta diktaduraren tarte luze batean, milaka gerrako preso erabili ziren, eta ondoren preso arruntak, herriak eta azpiegiturak berreraikitzeko edo errepide, urtegi edo burdinbideak eraikitzeko. Horien artean zigor-destakamentuak ditugu, lehengoa…

Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak Seat 600E bat gehitu du Azpeitiko (Gipuzkoa) instalazioetan daukan ibilgailuen bilduman. Ibilgailua Itxaso Corralesek eman du dohaintzan. Espainiako 60ko hamarkadako gizartearen motorizazioaren ikono nagusietako bat da ibilgailu hori; izan ere, horren ondorioz burdinbide asko itxi ziren, azken kontzesionario pribatu askok porrot egin (hala nola Ferrocarriles Vascongados edo Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao) eta sektore publikora igaro…

Euskotrenek Urcola Tailerrak bagoi-fabrikatzailearen katalogo oso interesgarri bat gorde du Burdinbidearen Euskal Museoaren dokumentu-artxiborako. Gure herrialdeko bagoi-industriarik ezezagunenetako bat da, baina joan den mendeko hogeiko hamarkadan Donostiako Gros auzoko instalazioetan mila bagoi egin zituen, bai garaiko tren-konpainia handientzat, bai partikularrentzat.

Orain arte, enpresa hori euskal trenbide-industriaren historiako misterio handienetako bat da; zeren, goiz…

Eusko Jaurlaritzaren Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, larunbat honetan, urriak 8, bere 28. urteurrena ospatuko du egun berezi batekin. Jardunaldi horretan, instalazioetan gordetzen duen ondarea ezagutarazteko hainbat jarduera aurreikusten dira. 

Horrela, egun osoan zehar, Museoa eta Lasaoko geltokia banatzen dituen trenbidearen 4,5 kilometroak egiten dituen trenaren irteera bereziak egongo dira. Horretarako prest jarri diren ‘Zugastieta’, ‘…