Title
Abendua: lurrunezko trenaren irteera bereziak
Fecha

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko sozietate publikoak, datozen egunetan lurrunezko trenaren sei zirkulazio berezi jarriko ditu martxan.

Azpeitiko museoaren eta Lasaoko geltokiaren arteko ohiko ibilbidea egingo duen lurrunezko trenaren irteerak ordutegi honetan egingo dira:

•    Larunbata, abenduak 3: 12:00etan eta 17:00etan
•    Igandea, abenduak 4: 12:00etan
•    Asteartea, abenduak 6: 12:00etan
•    Osteguna, abenduak 8: 
    11:00etan, Altshom 1004 diesel tren-makinarekin
    12:00etan, Zugastieta lurrunezko tren-makinarekin, Zornotzatik Gernikara zihoan trena.
    13:00ean, Aurrera lurrunezko tren-makinarekin. 

Ostegunerako aurreikusitako irteerekin, lurrunezko trenaren denboraldia amaitutzat joko da, eta ez da berriro Aste Santura arte zirkulatuko.

Abenduaren 5ean, astelehenero bezala, museoa itxita egongo da jendearentzat, eta 7an eta 9an irekita egongo da, baina ez da lurrunezko trenen zirkulaziorik izango. 

Irekiera ordutegia honako hau da:

•    Asteartetik ostiralera: 10:00 - 13:30/15:00 - 18:30 (astelehenetan museoa itxita egoten da).
•    Larunbatetan: 10:30 - 14:00/16:00 - 19:30.
•    Igande eta jaiegunetan: 10:30etik 14:0etara.

Abenduaren 19tik urtarrilaren 9ra arte (biak barne) Burdinbidearen Euskal Museoa itxita egongo da oporrengatik. 
 

Imagen de fila
tren de vapor