Title
Tren de Vapor
Fecha

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoa, datorren asteburuan (30 eta 31, larunbata eta igandea, hurrenez hurren) martxan jarriko ditu denboraldiko lurrunezko azkenengo bost trenak. Azaroaren 1a jaia eta astelehena denez, museoa publikoari itxita egongo dela kontuan izanda, ohi baino bi irteera gehiago eskainiko dira. 

Honako hau da asteburu honetako trenen ordutegia:

•    Urriak 30 (larunbata): 11:30, 12:30 eta 17:30.
•    Urriak 31 (igandea): 11:30 eta 12:30.

Azkenengo bost irteera horiekin bukatutzat emango da lurrunezko trenaren ohiko denboraldia, zeinak Aste Santutik Domu Santu egunera arte iraun ohi duen. 

Asteburu honetan bukatutzat emango da ere apiriletik museoan ikusgai egon den trakzio elektrikoa zuen lehen ibilgailuaren 125. urteurrenari buruzko erakusketa. 

 

Imagen de fila
locomotora