Title
Lurrun trenaren denboraldiaren hasiera
Fecha

Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak (Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa) hiru lurrun-tren jarriko ditu abian datorren asteburuan. Gainera, Azpeitiko Museoan (Gipuzkoa) lehenengo tren-ibilgailu elektrikoaren 125. urteurrenaren inguruko argazki-erakusketa ikusi ahal izango da.

Lurrun-trenen irteera-ordutegiak honako hauek izango dira Museotik (Azpeitia) Lasaorantz:

•    Larunbatetan: 12:00etan eta 17:30ean.
•    Igandeetan: 12:00etan.

Aste Santuan Euskotrenek Burdinbidearen Euskal Museoaren (Azpeitia) lurrun-trenaren denboraldi berria jarri zuen abian. Horri esker, ohiko zirkulazioak egiten hasiko da berriz, COVID-19aren transmisioa ekiditeko indarrean dauden osasun-protokolo guztiekin. 

Honako hau da Museoko instalazioen irekiera-ordutegia:

•    Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.
•    Larunbatetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
•    Igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.


Burdinbidearen Euskal Museoak bere instalazioetan Europako trenbide-bildumarik onenetako bat erakusten du, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, diesela eta elektrikoak; automotoreak eta hainbat bagoi mota. Era berean, Euskadiko makina-erremintako multzorik osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen laginak eta munduko trenbide-erlojuen bilduma onenetako bat ditu.


TRAKZIO ELEKTRIKOKO LEHEN IBILGAILUAREN 125. URTEURRENARI BURUZKO ERAKUSKETA
Apirilean ere trakzio elektrikoko lehen ibilgailuaren 125. urteurrenaren argazki erakusketa Burdinbidearen Euskal Museora eramango da. Erakusketa hori aldez aurretik Zazpikaleak geltokian ikusi ahal izan den euskal trenbide-sektorearen mugarri historiko garrantzitsu horren dibulgazio-ekintzen artean zegoen. Mugarri hori Bilbotik Santurtzirako Tranbian izan zen, Espainian trakzio elektrikoa erabiltzen lehena.
Erakusketa honi buruzko informazio gehiago:
Www.euskotren.eus (https://125bilbaosanturtzi.eus)


Bisitariak eta langileak zaintzeko neurriak, Covid-19arekin bizi diren testuinguruan

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoko bisitarien eta langileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, eta Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean beharrezkoa den urruntze fisikoari eusteko, honako neurri aktibo eta pasibo hauek ezarri dira:

•    Babes-holtzak harreran.
•    Hidrogel desinfektatzailearen banagailuak.
•    Ibilbide erabat zirkularra izango duen zirkuitu bat sortzea, Museoko bisitariek atzera egin dezaten eta aurretik daudenekin gurutzatu ahal izan daitezen saihesteko, jarraitu beharreko bidearen zoruan gezi adierazgarriak markatuz.
•    Edukiera murriztuko erakusketa-aretoak ixtea, distantzia sozial egokia bermatu ezin denean: Tren-uniformeen eta -kronometriaren bildumak.
•    Instalazioen garbiketa indartzea, Museoko bisitariek eta langileek manipulatu ditzaketen elementuetan arreta berezia jarriz.
•    Beste edozein esparru publikotan bezala, nahitaez erabili behar dira maskarak Museoko instalazioetara sartzeko.


 

Imagen de fila
museo