2018KO MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA
Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak igandean, maiatzaren 20an, Azpeitian (Gipuzkoa) duen egoitzan MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko du. Ospakizun hori dela eta, hainbat jarduera programatu dira.
Munduko museoen komunitateak maiatzaren 18an, UNESCOk babestuta, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen du. Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak igandera, maiatzaren 20ra eraman du ospakizun nagusia, eta horren helburua hurbiltzen den jendea Azpeitiako instalazioetan programatutako jarduera bereziez gozatzeko da.
LA ROBLAKO TRENBIDEAREN 125. MENDEURRENA, SODUPEN
Espinosa de los Monteros eta Balmaseda artean La Roblako Trenbidearen lehen saileko inaugurazioaren 125. urtemugaren ospakizuna aitzaki handia da Euskotrenen eta Burdinbidearen Euskal Museoaren eskutik historia gogoratzeko. Hori dela eta, erakusketa bat antolatu da, eta 23 panel handiren eta 150 argazki baino gehiagoren bidez, trenbide historiko honetako mugarri nagusienak batzen ditu. Museoan izan ondoren, erakusketa ikatz zaharretik zerbitzatutako herri nagusietatik ibiltzea aurreikusita dago. Martxoaren 19tik apirilaren 12ra erakusketa Sodupeko geltokian ikusi ahal izango da.
DISEINUA, MODA ETA GASTRONOMIA ELKARTZEN DUEN MERKATU HANDI BAT
Burdinbidearen Euskal Museoak maiatzaren 26an eta27an lehenengo aldiz diseinua, moda eta gastronomia elkartzen duen merkatu handi bat hartuko du.