Apirilaren 26an, larunbata, Macinhata do Vougako (Portugal) ordezkaritza batek, presidentea, idazkaria eta diruzaina buru zituela, Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatu zuen. Bertan, lurrun-trenean bidaiatzeaz gain, instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten Juanjo Olaizola zuzendariaren eskutik.
Macinhata do Vougan trenbide-museo bat dago Portugalgo trenbide estuko linea bakarrean (Aveiro, Sernada do Vouga, Espinho), eta bertan tren historikoen zerbitzu batzuk ere egiten dituzte lurrunezko eta dieselezko tren-makinekin. Orain, Macinhata do Vouga freguesiaren menpe dagoen Agedako kamerak (udalak) bere tren-museoa handitzea bultzatzen du, eta horregatik du Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatzeko interesa, museoaren funtzionamendua ezagutzeko. Nolabait, joan-etorriko bidaia da; izan ere, 1989an, Burdinbidearen Euskal Museoaren proiektua hasi zenean, Juanjo Olaizola zuzendaria Macinhata do Vougara joan zen bertako museoa ezagutzera. Bisita horretan, Ginestal Machado Portugalgo trenbide-museoen sustatzailea egon zen eta haren izena du egoitza nagusiak, Entroncamenton.
