Title
IGANDE GUZTIETAN: 'EGUN BATEZ SUGINA'
Fecha

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak jardueren eskaintzara “EGUN BATEZ SUGINA” ekimena sartu du aurten ere. Igandero Azpeitia eta Lasao artean dagoen zerbitzuaren lurrunezko tren-makina baten kabinan bidaiatzeko aukera eskainiko da.

Joan-etorriko bidaia osoa da, tren-makina martxan jartzeko behar diren prestakuntza guztiak gertutik ikusi ahal izateko. Une oro segurtasuna bermatzeko behar den prestakuntza eta ekipamendua jasoko da. 50 euroko prezioa duen esperientzia esklusibo honetan parte hartzeko, interesdunek erreserba egin behar dute – museoa@euskotren.eus – posta elektronikoaren bidez, aukeratutako eguna baino 72 ordu lehenago gutxienez.

 

Imagen de fila
suginak