Title
Lurrun-trenaren hiru irteera astebururo
Fecha

Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan astebururo. Lurrun-trenaren denboraldi erregularraren barruan sartzen dira zerbitzu horiek. Azarora arte larunbatero eta igandero izango dira irteerak.

Lurrun-trenak honako ordu hauetan irtengo dira museotik (Azpeitia) Lasaora: 

•    Larunbatak: 12:00etan eta 17:30ean.
•    Igandeak: 12:00etan.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren multzo onenetakoa du ikusgai bere instalazioetan. Era guztietako ibilgailuak ditu: lurrun-lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak; automotorrak eta hainbat motatako bagoiak. Era berean, Urolako Trenaren garai bateko tailerra tarteko, Euskadiko makina erremintaren multzorik osatuenetako bat eskaintzen du eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusgaiak ditu, bai eta munduko trenbide-erlojuen bildumarik onenetakoa ere.

Burdinbidearen Euskal Museoaren ordutegia ondorengoa da:

Asteartetik ostiralera (lanegunetan):
Goizez: 10:00etatik 13:30era
Arratsaldez: 15:00etatik 18:30era
Larunbatak:
Goizez: 10:30etik 14:00etara
Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era
Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik):
Goizez: 10:30etik 14:00etara


Jendearentzako informazioa

•    Helbidea: Julian Elortza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•    Informaziorako telefonoa: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
•    Webgunea: www.euskotren.eus

Imagen de fila
lurrun-trenak