Title
Urriak 5: tren historikoen irteera bereziak 30.urteurrena ospatzeko
Fecha

Eusko Jaurlaritzaren Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, larunbat honetan, urriak 5, bere 30. urteurrena ospatuko du egun berezi batekin. Jardunaldi horretan, instalazioetan gordetzen duen ondarea ezagutarazteko hainbat jarduera aurreikusten dira. 

Horrela, egun osoan zehar, Museoa eta Lasaoko geltokia banatzen dituen trenbidearen 4,5 kilometroak egiten dituen trenaren irteera bereziak egongo dira. Horretarako prest jarri diren ‘Zugastieta’, ‘Aurrera’ eta ‘Euzkadi' lurrunezko tren-makinak eta diesel trakzioko Alsthom 1004 makina izango dira zirkulazio-buru.  Bidaia berezi horiez gain, Espinal 'tren-makina elektrikoa ere jarriko da martxan – martxan dagoen museoko tren-makinarik zaharrena –, baita lurrun-garabia ere, eta hainbat erakustaldi egingo dira tailer mekanikoan eta tranbietan.

Jardunaldia 10:30ean hasiko da, museoaren irekierarekin, eta goizean 14:00ak arte luzatuko da. Arratsaldez, ordutegia 16:00etatik 19:30era izango da. Sarreraren eta treneko bidaiaren prezioa ohikoa izango da 6 eurokoa. Guztira, lau zirkulazio berezi aurreikusi dira, honako ordutegi honekin:

•    11:00: Alsthom 1004 diesel tren-makina
•    12:00: ‘Aurrera’ lurrun tren-makina
•    13:00: ‘Euzkadi’ lurrun tren-makina
•    17:00: ‘Zugastieta’ lurrun tren-makina
•    18:00: ‘Aurrera’ lurrun tren-makina

Igandean, urriak 6, ohiko lurrun-trenaren irteera burutuko da 12:00etan.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren-bildumarik onenetakoa erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. 1994ko urriaren 4an inauguratu zenetik, Burdinbidearen Euskal Museoak hobekuntza nabarmena izan du bere arlo guztietan.

Ibilgailu historikoen kasuan, bilduma 45 unitatetik 87ra pasatu da. Lurrunezko zazpi tren-makinak nabarmentzen dira, horien artean, 1887an Newcastlen Orconerako meatze-trenarentzat eraikitako “Espinal” tren-makina munduko zaharrena da, eta oraindik ere martxan dago Robert Stephenson lurrunezko trenaren asmatzaileak egindakoen artean. Garrantzi historikoagatik nabarmentzen da, halaber, “Euzkadi” lurrunezko trena, antzinako Euskal Trenbideetako enblematikoena.

30 urteko historian, Burdinbidearen Euskal Museoko bildumak aberastuz joan dira elementu, pieza eta balio multzo berriekin. Adibidez, trenbide-uniformeen bildumak 1863 eta gaur egun arteko trenbide-modaren bilakaeraren ikuspegi zabala eskaintzen du, 200 jantzi baino gehiago erakutsi baititu. 
Burdinbidearen Euskal Museoaren instalazioetan, halaber, munduko erlojugintzako bildumarik onenetakoa eta Federico Zappino tren-jostailu zaharren bilduma aparta daude, joan den mendeko 30., 40. eta 50. hamarkadetan egindako piezekin.

Museoaren funtsak ere hazi egin dira eta artxibo historikoa handituz joan da trenbidearen historiari buruzko dokumentu eta argazki interesgarriekin. Dokumentu horietako asko digitalizatu egin dira, errazago eskuratzeko eta kontsultatzeko.   

Jendaurreko informazioa

•    Burdinbidearen Euskal Museoaren Helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•    Informaziorako telefonoa: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
Webgunea: www.euskotren.eus