Eusko Jaurlaritzaren sozietate publiko Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak 49 tren historiko jarriko ditu abian abuztuan: 34 diesel eta 15 lurrin-tren. Tren horiek Azpeitiko Museoaren eta Lasaoren artean ibiliko dira.
Diesel-trakzioko trenen zerbitzua asteartetik ostiralera (lanegunak) eskainiko da, eta museotik irtengo dira 12:00etan eta 17:30ean. Bestalde, lurrin-trenak larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan ibiliko dira. Larunbatetan, 12:00etan eta 17:30ean aterako dira. Igandeetan, berriz, 12:00etan aterako dira museotik.
4 lurrin-tren aste honetan
Aste honetan, lurrin-trenen 4 zerbitzu eskainiko dira, honako ordutegi honetan:
• Uztailaren 31, asteazkena: 12:00etan.
• Abuztuaren 3a, larunbata: 12:00etan eta 17:30ean.
• Abuztuaren 4a, igandea: 12:00etan
Museoaren ordutegia honako hau da:
• Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:30era
• Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik): 10:30etik 14:00etara
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenen bildumarik onenetako bat jasotzen du bere instalazioetan. Mota guztietako ibilgailuak ditu: lurrin, diesel eta elektrizitate bidezko lokomotorrak; automotorrak eta era askotako bagoiak. Halaber, Euskadiko makina-erreminta bildumarik osatuenetako bat ere badu, Urolako Burdinbidearen tailer mekaniko zaharrari esker, bai eta XIX. mende amaieratik aurrera erabilitako uniformeen laginak eta trenen arloko erlojuen munduko bildumarik onenetako bat ere.
Publikoarentzako informazioa
• Helbidea: Julián Elorza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Web-orria: www.euskotren.eus