Title
Abenduko jai-zubian zehar tren historikoen zazpi irteera
Fecha

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen zazpi zirkulazio berezi jarriko ditu martxan abenduko jai-zubian.

Azpeitiko museoaren eta Lasaoko geltokiaren arteko ohiko ibilbidea egingo duten trenen irteerak ordutegi honetan egingo dira:

•    Asteazkena, abenduak 6: 12:00etan
•    Ostirala, abenduak 8: 12:00etan
•    Larunbata, abenduak 9: 12:00etan eta 17:30ean
•    Igandea, abenduak 10: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean

Abenduaren 10ean amaitutzat emango da 2023ko tren historikoen denboraldia  eta hurrengo Aste Santura arte ez dira berriro ibiliko.

Museoaren ordutegia honako hau da:

•    Asteartetik larunbatera: 10:00 - 13:30 / 15:00 - 18:30 (astelehenetan museoa jendearentzat itxita egoten da).
•    Igande eta jaiegunetan: 10:30 - 14:00


Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren-bildumarik onenetakoa erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak.

Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzorik osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren-erlojuen bildumarik onenetako baten laginak ditu.

Burdinbidearen Euskal Museoak Gerra Zibilean eta frankismoan eskulan esklabo gisa erabilitako lan behartuen biktimen omenezko erakusketa bat ere hartuko du. Erakusketak, modu iraunkorrean, 1937tik eta diktaduraren zati handi batean milaka gerrako preso eta, ondoren, preso komun erabili direla erakusten du, herriak, azpiegiturak edo errepideak, urtegiak edo trenbideak eraikitzeko. 


Informazio gehiago:
•    Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•    Informazio telefonoa: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus 
•    Webgunea: www.euskotren.eus

Imagen de fila
locomotora