Euskotren, Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoaren eskutik, Espainiako Trenbideen Fundazioak sustatutako ekimen bati atxiki zaio, trenbidearen Europako hogei museorekin batera. Ekimen horren helburua da ondare-espazioek jendearentzat irekita daudenean pertsonen zaintzan izango duten paper onuragarria erakustea, Covid-19rekin batera. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) baieztatu du arte- eta kultura-jardueretan parte hartzeak osasun fisikoa eta mentala sustatzen duela. Ildo horretan, Europako burdinbide museoen lehenengo ekintza maiatzaren 18an manifestu bat idatzi eta zabaltzea da.
Era berean, erakundeek, trenbide-konpainien ondare-sailek eta museoen, trenbideen historiaren eta, oro har, garraioaren nazioarteko elkarteek ere babestu dute manifestu hau.
Dokumentuak trenari eskainitako museo-zentroen berezitasunean eta trenbideen eta gizartearen artean ezartzen duten bizi-loturan jartzen du arreta. Neurri handiko ekipamenduak, garai bateko geltokiak, tailerrak edo lurrun tren-makinen biltegiak eraldatzearen ondorioz; toki egokiak dira inspirazio-iturri eta osasungarri diren bisitak sortzeko, ongizatearen mesedetan.
Europako burdinbide museo nagusiek sinatutako Adierazpenean jasotako helburuen artean dago, halaber, garraio-mota horren iraganeko, oraingo eta etorkizuneko garapen teknologikoari, ekonomikoari eta sozialari buruzko ondarearen balioari buruzko hausnarketa sustatuko duten aliantzak sortzea, eta baita Europako herritarrek trenean konfiantza izaten jarraitzea eta kontinente osoan mugitzeko duen zereginean laguntzea ere.
Guztira ekimen honekin bat egin duten Europako erakundek hogeita zortzi izan dira, eta horien artean, Azpetiako Burnibidearen Museoaz gain honako hauek daude, Madrilgo, Kataluniako eta Asturiaseko museoak, York-en dagoen Europar Batasuneko Burdinbidearen Museo Nazionala, Portugalekoa bere egoitza Entroncamenton daukana, Greziakoa Atenasen, DBko alemana, Hungaria, Norvegia, Letonia, Suedia, Belgika, Holanda, Lucernan Suitzako Garraioa edo Londoneko garraio museoa,
besteak beste. Etorkizunean aurrera egiten jarraitu nahi du proiektu horrek, eta lankidetza espiritua izan nahi du, gizartea sentsibiliza dadin museoek birusaren aurkako bizikidetzako Europako agertoki berri honetan duten garrantziaz.
Bien bitartean, museoek beraien ateak ireki arte, Euskotreneko Burnibidearen Museoak bere erakusketara bisita birtuala egiteko aukera ematen du www.euskotren.eus.
ADIERAZPEN OSOA
EUROPAKO BURDINBIDEKO MUSEOAK ETAPA BERRI BATEN AURREAN ELKARTU DIRA
Covi-19k eragindako ondorioek kultura-mundua garai berri honetan gizarteari laguntzeko modu berriak bilatzera behartzen dute. Helburu horiek lortzeko ezinbesteko bidea museoak dira. Ebidentzia zientifikoen arabera, museoetara egindako bisitek ondorio prebentiboak eta terapeutikoak dituzte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) baieztatu du arte- eta kultura-jardueretan parte hartzeak osasun fisikoa eta mentala sustatzen duela.
Zalantzarik gabe, datozen hilabeteetan eremu seguruak eta osasungarriak beharko dira bizitza publikora itzultzea errazteko, eta burdinbideko museoek horien parte izan nahi dute, bereziki Europakoek, garraiobide horren sorlekua baita. Leku zabaletan kokatzen direnez (trenbide instalazio zaharrak, hala nola geltokiak, tailerrak eta lurrun-biltegiak), noizean behin leku irekietan, bisitak aglomeraziorik gabe eta pertsonen artean gomendatutako distantziak errespetatuz egin daitezke.
Hori dela eta, une erabakigarri hauetan, Europako trenbide-museoetako arduradunek, beren erakundeen gizarte-funtzioaz jabeturik, erronka eta helburu berberak dituztela Covid-19ren aurrean elkarrekin bizitzeko aldi baterako agertoki baten aurrean, eta beren instalazioen berezitasuna ekarri nahi dutela berreskuratzeko Europar Batasunaren borondate horretan, honako hau adierazten dute:
- Museo-ekintzarako aliantzak eta estrategia bateratuak sustatzea, haien orainari eta geroari buruz gogoeta egin ahal izateko herritarrei zerbitzu emateko eremu publiko gisa, ondare komuna zaintzen duten eremu gisa, eta, aldi berean, garraiobide horren zeregin garrantzitsuaren berri emateko bideak.
- Kontinenteko kultura-jarduera berreskuratzen laguntzea, eta herritarrei trenbidearen erabileran konfiantza izaten jarraitzea, garraiobide publiko osasungarri, seguru eta ingurumena errespetatzen duen garraiobide gisa, eta bizitako gertakizunei aurre egiteko hobekien egokitu dena.
- Museoak erabiltzea pandemiak gizartean eragin dituen ondorio fisiko eta psikologikoak arintzeko. Horretarako, trenez egiten diren bidaiei, OMEk adierazten duen ondorio terapeutikoa bultzatzeari eta lasaitasun- eta sosegu-giroa sortzeari eskainitako espazio berezien zabaltasuna eskaintzen da.
- Tresna digitalen erabilera inoiz baino gehiago indartzea, trenbideko museoek betetzen duten funtzio soziala eta hezkuntzakoa are nabarmenago izan dadin eta ondare legatua kontserbatzeko eta zabaltzeko egiten duen ekarpena.
- Bisitariak erakartzeko sormena bultzatzea eta, hartara, gure museoetan herritarrek duten konfiantza eta segurtasuna berreskuratzea, betiere osasun-agintariek ezartzen dituzten gomendioak kontuan hartuta.
- Tokiko, eskualdeko eta estatuko gobernu-organoekin eta tren-enpresekin lankidetza-jarduerak programatzea, besteak beste, osasun-arloko eta larrialdietako langileek, segurtasun-kidegoek eta -indarrek krisialdi honetan egindako lana aintzatesteko, bai eta pandemiaren unerik kritikoenetan beren jarduera eten ez duten langile guztiena ere (besteak beste, trenbideetakoak).
2020ko maiatzaren 18a
Museoen Nazioarteko Eguna
Atxikitako museoen, erakundeen eta elkarteen zerrenda:
Museoak:
Athens Railway Museum
Burnibidearen Euskal Museoa / Museo Vasco del Ferrocarril
DB Museum (Alemania)
Hungarian Railway Museum (Hungaria)
Latvian Railway History Museum (Letonia)
London Transport Museum (Erresuma Batua)
Asturiaseko Burdinbidearen Museoa
Madrileko Burdinbidearen Museoa
Museu del Ferrocarril de Catalunya / Museo del Ferrocarril de Cataluña
Museu Nacional Ferroviário (Portugal)
National Railway Museum (Erresuma Batua)
Norwegian Railway Museum (Norvegia)
Postal Museum (Txekiar Errepublika)
Postal Museum (Finlandia)
Russian Railways Museum (Errusiako Federazioa)
Het Spoorwegmuseum / Dutch Railway Museum (Holanda)
Swedish Railway Museum / Swedish National Maritime and Transport Museums (Suedia)
Train World, National Railway Museum of Belgium (Belgika)
Verkehrshaus / Swiss Transport Museum (Suitza)
The Workshops Rail Museum (Australia)
Erakundeak:
Fundação Museu Nacional Ferroviário (Portugal)
Espainiako Trenbideen Fundazioa
Ingenium Foundation (Kanada)
SNCF, Patrimoine et Mécénat (Frantzia)
Elkarteak:
Asociación Ibérica de Historia Ferroviaria / Associação Ibérica de História Ferroviária
International Association for the History of Transport, Traffic & Mobility (T2M)
International Association of Transports and Communications Museums (IATM)
International Railway History Association (IRHA)
