Title
Lurrun trena: zerbitzu bereziak
Fecha

Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, abenduaren 6tik 8ra bitartean 6 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu, Konstituzioaren eta Sortze Garbiaren jaiegunekin bat etorriz. 

Tren horiek honako irteera-ordutegia izango dute:
•    Ostirala, abenduak 6: 12:30ean (Lurrunezko trena).
•    Larunbata, abenduak 7: 12:30ean eta 17:00etan (Lurrunezko trenak).
•    Igandea, abenduak 8: 2019ko kanpainari amaiera emateko egun berezia 3 zirkulazioekin. Irteera 11:00etan Allan diesel automotorearekin (Portugaleko trenbideak) 1953koa. Eta lurrunezko trenak 12:00etan Zugastieta tren-makinarekin (1888. urtea) eta 13:00ean, Euzkadi tren-makinarekin (1920. urtea).

Honako hau da Museoaren irekiera-ordutegia:
•    Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.
•    Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Museoak bere instalazioetan Europako trenbide bildumarik hoberenak erakusten ditu, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun, diesel eta elektrikoak diren tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoa izandakoaren bitartez, eta XIX. mendearen amaieratik trenetan erabilitako uniformeen erakusketa bikaina eta mundu osoko tren arloko erloju bilduma hoberenetakoa dauzka.

 

 

“Mugikortasun elektrikoak 130 urte Euskadin” erakusketa


Historikoki, Euskadi mugikortasun elektrikoaren arloan liderra izan da penintsula osoan. Euskadin jarri zen abian estatuko lehen tranbia elektrikoa, 1896an, Bilbo eta Santurtzi artean, baita lehen tren elektrikoa ere, Ulia mendikoa, 1902an. Gaur egun ere, Euskotrenek gauzatzen du penintsulako tren elektrikoaren ibilbide luzeena, Amara eta Loiola geltokien artekoa, zeina duela 116 urte elektrifikatu baitzen, 1903an.
130 urteko ibilbidearen ondoren, interesgarria da atzera begiratzea eta Euskadiko mugikortasun elektrikoaren historia aberatsa aztertzea. Horretarako, Museoko kotxe-tokietan banatutako 16 panel jarriko dira ikusgai erakusketan, eta abentura teknologiko honen protagonista izan diren zenbait ibilgailu ere ikusi ahal izango dira. Bestetik, trakzio-azpizentralaren ondoko eraikinean, Urolako trenak 1925etik erabiltzen zituen trakzio-energia transformatzeko eta artezteko sistema konplexuak ikusteko aukera izango dute bisitariek.

 

Jendaurreko informazioa


·         Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
·         Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
·         Faxa: 943 15 07 46
·         Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
·         Webgunea: www.euskotren.eus

Imagen de fila
Locomotora