Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, asteburuan hiru lurrun tren jarriko ditu martxan (irailak 2 eta 3)). Diesel trakziozko tren historikoen denboraldia bukatzear dago eta ostiralean, irailak 1, azkeneko irteerak burutuko dira. Larunbatetan eta igandetan lurrun-trenean bidaiatzeko aukera mantenduko da azaroaren 1era arte.
Asteburuetako lurrun-trenaren ordutegia ondorengoa da:
• Larunbata, irailak 2: 12:00etan eta 17:30ean.
• Igandea, irailak 3:12:00etan.
Abuztuan zehar, asteartetik ostiralera, diesel trakziozko tren historikoetan bidaiatzeko aukera ere eskainiko da. Egunero bi irteera burutuko dira: 12:00etan eta 17:30ean. Diesel trenen denboraldia irailaren 1ean bukatuko da.
Museoak honako ordutegi hau izango du abuztuaren 31ra arte (barne):
• Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
• Igandetan: 10:30etik 14:00etara.
Irailaren 1ean udazkeneko ordutegia indarrean sartuko da:
• Asteartetik ostiralera: 10:00- 13:30 / 15:00-18:30
• Larunbatak: 10:30 - 14:00 / 16:00 - 19:30
• Igandeak eta jaiegunak: 10:30 - 14:00
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren multzo onenetakoa du ikusgai bere instalazioetan. Era guztietako ibilgailuak ditu: lurrun-lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak; automotorrak eta hainbat motatako bagoiak.
Era berean, Urolako Trenaren garai bateko tailerra tarteko, Euskadiko makina erremintaren multzorik osatuenetako bat eskaintzen du eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusgaiak ditu, bai eta munduko trenbide-erlojuen bildumarik onenetakoa ere.
Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elortza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informaziorako telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus
