euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoko 25. Urtemuga dela eta, haur marrazki lehiaketa antolatu da. Bertan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Bisita egin ondoren, museoari, lurrunezko trenari edo bildumei buruz egindako marrazki bat egin beharko dute.
Jasotako marrazki guztien artean, Euskotreneko, Burdinbidearen Euskal Museoko eta Museoko Lagunen Elkartearen ordezkaritzarekin osatutako epaimahaiak, irabazleak aukeratuko ditu. Epaimahaiaren erabakia irailaren 15ean izango da.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
1º.- Lehiaketaren nondik norakoa: Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoko 25. Urtemuga dela eta, 1994-2019, haur marrazki lehiaketa antolatuko dugu. Bertan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute eta horretarako, orrialde honen atzealdean Museoari eta bere bildumei buruz egindako marrazki bat egin beharko dute.
2º.- Nork parte hartu ahal du?: haurrek, 4 eta 12 urte bitarteko adinarekin.
3º.- Zein da lehiaketaren gaia?: Museoa, bildumak, eraikinak, trenak edo Lasaora doan lurrun trenean egiten den bidaia.
4º.- Aurkezpena: Museoaren irteeran, harreran orri hau eman. Parte-hartzaileek nahi beste marrazki egin ahal izango dituzte.
5º.- Kontaktua: Parte-hartzaileek orri honen oinean jatorrizko izena, adina eta harremanetako posta elektronikoa adierazi beharko dute.
6º.- Irabazleak: Jasotako argazki guztien artean, Euskotreneko, Burdinbidearen Euskal Museoko eta Museoko Lagunen Elkartearen ordezkaritzarekin osatutako epaimahaiak, marrazki irabazleak aukeratuko ditu. Epaimahaiaren erabakia irailaren 15ean izango da. Pertsona berberak bakarrik behin irabazi ahal izango du. Horietako marrazki bat baino gehiago aukeratua izango balitz, bakarrik horietako bat kontuan hartuko da. Epaimahaiak erabakia hartu eta hamar eguneko epean, Museoa hautatutako marrazkien egileekin harremanetan jarriko da.
7º.- Lehiaketaren sariak: Hautatutako bost marrazkien egileek, sari bezala Euskotreneko Pequetrén tren elektrikoa jasoko dute.
8º.- Oharrak: Lehiaketa honetan parte hartzeak bere oinarriak erabat onartzea dakar; oinarri hauetan jaso daitezkeen eta kontuan hartu gabe dauden kasuak, erakunde horren interpretazioan geratuko dira. Museoak aurkeztutako lan guztien jabetza eskuratuko du, eta horiek erabiltzeko eskubidea izango du, beti ere obraren egilea aipatuz. Oinarri horiek onartzeak edozein argitalpenetan marrazkia erabiltzeko baimena ematen du. Emandako datuak (izena eta posta elektronikoa) irabazleekin harremanetan jartzeko eta sariak emateko helburuarekin soilik erabiliko dira, Datu Pertsonalen Babes eta Eskubide Digitalen Bermeen abenduaren 5eko 3/2018 LOan ezarritako babes eta eskubide erregimenari lotuta geratuz.