Zer sentitzen da lurrun lokomotora baten kabinan bidaiatzean? Nahi duzu hurbiletik bere funtzionamendua ezagutu? Burdinbidearen Euskal Museoak Azpeitia eta Lasao artean dagoen zerbitzuan EGUN BATEZ SURGINA izateko aukera eskaintzen dizu.

Ekimena lurrun lokomotora baten kabinan joan-etorriko bidaia oso bat egitea da. Baina, ez hori bakarrik. Lokomotora abian jartzeko beharrezko prestatze-lan guztiak egiten diren bitartean makinariarekin eta surginarekin batera egongo zara…