Berriak
Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, tren historikoen abuztuko denboraldiari amaiera eman dio bidaiarien marka berri batekin. Abuztuan zehar 66 zirkulazio egin dira eta 3.086 pertsona ibili dira. Jasotako asistentziak aurreikuspenak gainditu ditu, 2019an baino %4,8 gehiago izan baita, urte horretan museoaren historiako zifrarik handiena izan baitzen.
Zerbitzua erabili duten pertsona guztietatik, 2.140 lurrunezko trenek atoian…
Euskotrenek, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Arloarekin lankidetzan, Burdinbidearen Euskal Museoan Bilbobuseko hiri-autobusen zerbitzuaren ezaugarri diren markesinetako bat gordeko du. Markesina horiek 1988an diseinatu ziren, eta, gaur egun, beste modelo berri bateagatik ordezkatzen ari dira.
Bilbobuseko geralekuak Bilboko herritarren irudi eta bizitzaren zati izan dira, baina, batez ere, Euskadiko garraio publikoaren historian funtsezko aldia izan dira; izan ere,…
Datorren astelehenean, otsailak 1, lehen tren-ibilgailuaren 125. urteurrena ospatzen da. Lurrunaren indarrak edo tiro-animalien oinarrizkoenek bultzatu beharrean, garai hartan berria zen energia bati esker mugitu zen: elektrizitatea. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak eta Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak ekitaldi honetan gertaera historiko horri buruz hainbat dibulgazio-ekintza jarriko dituzte abian, Bilbotik Santurtzirako tranbian, Espainian trakzio elektrikoa…
Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak bere Erakusketan, kotxetegiko eraikinean, zaharberritutako azken pieza historikoa sartu du: Levallois-Perreteko (Frantzia) SATAM (Société Anonyme pour Tous Appareillages Mécaniques) markako erregai-hornigailua, G-12 modeloa, Bartzelonako Isidro Herréiz lantegiak lizentziapean egina.
Hornigailu hori Gipuzkoako Aldundi Probintzialarena izan zen, eta Gabierrotako (Errenteria) bere errepide-mantentze parkeko ibilgailuak hornitzeko erabili zuen…
Covid - 19aren ondorioz, 'Euskal Trenbidearen Historia'ren erakusketa web orrialdean soilik ikusgai dago.