Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak Seat 600E bat gehitu du Azpeitiko (Gipuzkoa) instalazioetan daukan ibilgailuen bilduman. Ibilgailua Itxaso Corralesek eman du dohaintzan. Espainiako 60ko hamarkadako gizartearen motorizazioaren ikono nagusietako bat da ibilgailu hori; izan ere, horren ondorioz burdinbide asko itxi ziren, azken kontzesionario pribatu askok porrot egin (hala nola Ferrocarriles Vascongados edo Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao) eta sektore publikora igaro…

Euskotrenek Urcola Tailerrak bagoi-fabrikatzailearen katalogo oso interesgarri bat gorde du Burdinbidearen Euskal Museoaren dokumentu-artxiborako. Gure herrialdeko bagoi-industriarik ezezagunenetako bat da, baina joan den mendeko hogeiko hamarkadan Donostiako Gros auzoko instalazioetan mila bagoi egin zituen, bai garaiko tren-konpainia handientzat, bai partikularrentzat.

Orain arte, enpresa hori euskal trenbide-industriaren historiako misterio handienetako bat da; zeren, goiz…

Eusko Jaurlaritzaren Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, larunbat honetan, urriak 8, bere 28. urteurrena ospatuko du egun berezi batekin. Jardunaldi horretan, instalazioetan gordetzen duen ondarea ezagutarazteko hainbat jarduera aurreikusten dira. 

Horrela, egun osoan zehar, Museoa eta Lasaoko geltokia banatzen dituen trenbidearen 4,5 kilometroak egiten dituen trenaren irteera bereziak egongo dira. Horretarako prest jarri diren ‘Zugastieta’, ‘…


Uztailaren 23an aurkeztu zuten Mariano Rodríguez Gonzalvok eta Marco A. Campos Gutiérrezek “El tren del vino” liburua, Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoan. Bi autoreek museora egindako bisita baliatu zuten liburuarekin eta "Zugastieta" lurrun tren-makinarekin, Aragoiko trenbidearen bikiarekin, posatzeko.

Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoaren webgunea bere artxiboko dokumentu digitalizaturekin aberastu da. Dokumentu horiek ikertzaileen, ikasleen eta, azken batean, Euskadiko trenbideen historian interesa duten pertsona guztien eskura geratzen dira.
https://museoa.euskotren.eus/eu/archivo

Museoaren webgunera igotako dokumentuen artean, zalantzarik gabe aipagarrienetako bat Burdin Bideen Gazetak argitaratutako informazio…