Zer sentitzen da lurrun lokomotora baten kabinan bidaiatzean? Nahi duzu hurbiletik bere funtzionamendua ezagutu? Burdinbidearen Euskal Museoak Azpeitia eta Lasao artean dagoen zerbitzuan EGUN BATEZ SURGINA izateko aukera eskaintzen dizu.

Ekimena lurrun lokomotora baten kabinan joan-etorriko bidaia oso bat egitea da. Baina, ez hori bakarrik. Lokomotora abian jartzeko beharrezko prestatze-lan guztiak egiten diren bitartean makinariarekin eta surginarekin batera egongo zara…

Ibilbidea hau osatzen duten zenbait museotan egindako erakusketa ibiltaria. Formatu handiko 24 panelen bidez, erakusketa honen bisitariek Piriniotako alde bietan mendeetan zehar burdinak osatu zuen ondare kultural aberatsa ezagutu dezakete. Erakusketa hau 2019ko urte hasieran Burdinbidearen Museo honetan ikusgai izan zen.

El Museo del Tren pone a la venta asientos dobles e individuales correspondientes a las unidades de la serie 3500 de Euskotren, retiradas del servicio en 2013. El precio de los asientos es de 50€ el individual y 100€ el doble, debiendo acercarse los interesados al Museo Vasco del Ferrocarril de Azpeitia.

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak igandean, maiatzaren 20an, Azpeitian (Gipuzkoa) duen egoitzan MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko du. Ospakizun hori dela eta, hainbat jarduera programatu dira.

Munduko museoen komunitateak maiatzaren 18an, UNESCOk babestuta, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen du. Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak igandera, maiatzaren 20ra eraman du ospakizun nagusia, eta horren helburua hurbiltzen den…

Burdinbidearen Euskal Museoak maiatzaren 26an eta27an lehenengo aldiz diseinua, moda eta gastronomia elkartzen duen merkatu handi bat hartuko du.

Market nº8 diseinua, moda eta gastronomia uztartzen dituen merkatua da. Bertan, eskuz egindako kalitatezko produktuak izango dira nagusiki. Erakusketa ugari egongo da, gourmet produktuak, artisautza, osagarriak, arropa, oro har, artikulu originalak. Azoka honek iraganera eramango gaitu, eta aldi berean etorkizunera…