euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoko 25. Urtemuga dela eta,  haur marrazki lehiaketa antolatu da. Bertan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Bisita egin ondoren, museoari, lurrunezko trenari edo bildumei buruz egindako marrazki bat egin beharko dute.

Jasotako marrazki guztien artean, Euskotreneko, Burdinbidearen Euskal Museoko eta Museoko Lagunen Elkartearen ordezkaritzarekin osatutako epaimahaiak, irabazleak aukeratuko ditu. Epaimahaiaren erabakia…

Aurreko urteetan bezala, Aste Santuak Burdinbidearen Euskal Museoan tren historikoen denboraldiaren hasiera markatzen du.  Astebururo azaroaren 3ra arte, lurrun trenaren 3 zirkulazio eskainiko dira eta horrek Azpeitiako museoaren egoitzatik Lasaoko geltokiraino ibilbidea osatuko du. Irteerak honako hauek izango dira: 
 
Larunbatak: 12:30ean eta 18:00etan
Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik), 12:30ean.
 


 

Burdinbidearen Euskal Museoak aste santuan lurrun treneko zerbitzu bereziak eskainiko ditu. Egunero ibiliko da –apirilaren 18tik 22ra (biak barne)-  12:00etan eta 17:00etan.

Museoaren ordutegia ere jai egunetara egokituko da 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.

Zer sentitzen da lurrun lokomotora baten kabinan bidaiatzean? Nahi duzu hurbiletik bere funtzionamendua ezagutu? Burdinbidearen Euskal Museoak Azpeitia eta Lasao artean dagoen zerbitzuan EGUN BATEZ SURGINA izateko aukera eskaintzen dizu.

Ekimena lurrun lokomotora baten kabinan joan-etorriko bidaia oso bat egitea da. Baina, ez hori bakarrik. Lokomotora abian jartzeko beharrezko prestatze-lan guztiak egiten diren bitartean makinariarekin eta surginarekin batera egongo zara…

Burdinbidearen Euskal Museoak film luzeak, film laburrak, bideo musikalak, publizitate iragarkiak filmatzeko edo baita ezkontza, bilera profesionalak, jaunartzeak, moda saioak… erretratatzeko eszenatoki bakarra eta errepikaezina da.

Tren-makina historikoak, mota guztietako bagoiak, antzinako tailer mekaniko bat... Museoak eskaintzen dituen eszenatoki posibleak asko dira, eta horiei lurrun trena alokatzeko aukera gehitzen zaie. 

Burdinbidearen Euskal Museoan…