Historikoki, Euskadi mugikortasun elektrikoaren arloan liderra izan da penintsula osoan. Euskadin jarri zen abian estatuko lehen tranbia elektrikoa, 1896an, Bilbo eta Santurtzi artean, baita lehen tren elektrikoa ere, Ulia mendikoa, 1902an. Gaur egun ere, Euskotrenek gauzatzen du penintsulako tren elektrikoaren ibilbide luzeena, Amara eta Loiola geltokien artekoa, zeina duela 116 urte elektrifikatu baitzen, 1903an.

130 urteko ibilbidearen ondoren, interesgarria da atzera begiratzea…

Euskotren Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak 4 lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan, ohiko zerbitzua emango duen 2019ko azken asteburuan.

Tren horiek Museotik (Azpeitia) Lasaora ondorengo irteera ordua izango dute:

• Ostirala, azaroak 1: 12:30ean.
• Larunbata, azaroak 2: 12:30ean eta 18:00etan.
• Igandea, azaroak 3: 12:30ean.

Euskotren Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoa 25. urteurrena ari da ospatzen Azpeitiko (Gipuzkoa) instalazioetan. 


 Irekiera-ekitaldia, non “Burdinbidearen Euskal Museoaren 25. Urteurrena” haur-lehiaketaren sariak banatuko diren eta EGAPE dantza-taldeak parte hartu duen, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituren sailburuaren zuzendaritzapean ospatu da. Imanol Leza Euskotrenen zuzendari nagusiak eta Juanjo…

Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren abuztuan zehar 49 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu: 15 lurrunezko trakziokoak eta 34 diesel.

Lurrunezko trenek larunbat, igande eta jaiegun guztietan zirkulatuko dute, honako irteera ordutegiarekin:

•    Larunbatak: 12:30ean eta 18:00etan.
•    Igandeak eta jaiegunak: 12:30ean.

Horrez gain, abuztuko lanegunetan diesel trakzioko tren zerbitzua eskainiko da. Irteerak, asteartetik…

Igandean, irailaren 1ean, Museoko neguko ordutegia indarrean sartzen da. Ordutegia honako hau izango da:

•    Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.
•    Larunbatak: 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
•    Igandeak eta jaiegunak (astelehena izan ezik): 10:30etatik 14:00etara.