Euskotrenek Urcola Tailerrak bagoi-fabrikatzailearen katalogo oso interesgarri bat gorde du Burdinbidearen Euskal Museoaren dokumentu-artxiborako. Gure herrialdeko bagoi-industriarik ezezagunenetako bat da, baina joan den mendeko hogeiko hamarkadan Donostiako Gros auzoko instalazioetan mila bagoi egin zituen, bai garaiko tren-konpainia handientzat, bai partikularrentzat.

Orain arte, enpresa hori euskal trenbide-industriaren historiako misterio handienetako bat da; zeren, goiz…

Aste Santutik azarora (Domu Santu egunera arte) Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun-trenaren irteerak burutzen ditu astebururo.

Lurrun-trenek ordutegi hau izango dute Museotik (Azpeitia) Lasaora irteteko:

•    Larunbatak: 12:00etan eta 17:30ean.
•    Igandeak: 12:00etan.

Horrela, Burdinbidearen Euskal Museoak (Azpeitia) ohiko zirkulazioak berreskuratu ditu, indarrean dauden osasun-protokolo guztiak betez, Covid-19aren transmisioa saihesteko. 

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoaren webgunea bere artxiboko dokumentu digitalizaturekin aberasten da. Dokumentu horiek ikertzaileen, ikasleen eta, azken batean, Euskadiko trenbideen historian interesa duten pertsona guztien eskura geratzen dira.
https://museoa.euskotren.eus/eu/archivo

Museoaren webgunera igotako dokumentuen artean, zalantzarik gabe aipagarrienetako bat Burdin Bideen…

Euskotrenek, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Arloarekin lankidetzan, Burdinbidearen Euskal Museoan Bilbobuseko hiri-autobusen zerbitzuaren ezaugarri diren markesinetako bat gordeko du. Markesina horiek 1988an diseinatu ziren, eta, gaur egun, beste modelo berri bateagatik ordezkatzen ari dira.

Bilbobuseko geralekuak Bilboko herritarren irudi eta bizitzaren zati izan dira, baina, batez ere, Euskadiko garraio publikoaren historian funtsezko aldia izan dira; izan ere,…

Datorren astelehenean, otsailak 1, lehen tren-ibilgailuaren 125. urteurrena ospatzen da. Lurrunaren indarrak edo tiro-animalien oinarrizkoenek bultzatu beharrean, garai hartan berria zen energia bati esker mugitu zen: elektrizitatea. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak eta Euskotren Sozietate Publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak ekitaldi honetan gertaera historiko horri buruz hainbat dibulgazio-ekintza jarriko dituzte abian, Bilbotik Santurtzirako tranbian, Espainian trakzio elektrikoa…